Iaz bezala, aurten ere udazkenarekin eta ordu aldaketarekin batera Iretargiri eman genion ongi etorria. Egunaren amaierarekin batera, eguzkiari agur esan eta ilargiari eman genizkion gau onak. Baina eguzkiari agur esan aurretik, guztion sormena martxan jarri eta eskulantxo bat sortzeko parada izan genuen.
Ondoren, suaren inguruan eta ipuin kontalariaren istorioa entzunaz, ipuina itzalen bitartez jarraitzeko aukera izan genuen, Ilargia eta Gaueko Jostunaren inguruko istorioa entzuteko aukera.
Gerturatutako haur eta familiek giro goxoan eta ilargiaren babespean gozatzeko aukera izan zuten urriaren 30eko iluntzean.
Hurrengo urtean ere elkar ikusiko garelakoan, hurrengo urtera arte Iretargi!