Skip to main content

Larunbatean, Txatxilipurdiko, Ttakeko eta Ekin emakume taldeko lau kide Eibarren egin zen Gaba beltza formazioan izan ginen.

Bertan, Gaba beltzaren jatorria, helburuak eta herri ezberdinetan egiten diren ospakizunak ikusi genituen Josu Ozaita antropologoaren eskutik. Horrez gain, mozorrotzeko, kalabazak usteko eta aurpegia margotzeko aukerak ere izan genituen. Gainera, topaguneko kideen eskutik material ezberdinez hornituriko baliabide kutxa batekin bueltatu ginen etxera.

Gauzak horrela, aurtengo Gaba beltza gertu daukagunez, hasi gara jada eguna antolatzen.

IMG_20190921_155212