FORMAZIOA ETA BIDELAGUNTZA
Eskaintzen ditugun formazioak publiko anitz bati daude zuzenduta, izan hezitzaile, entrenatzaile, irakasle, udal teknikari zein guraso
Aurkezten ditugun formazio eta bidelaguntza saioez gain, tokian tokiko beharretara egokitu gaitezke
Formazioak gaika sailkatuta ditugu hala ere erabiltzaile edota eskatzailearen beharren arabera berauen artean uztargarri zein moldagarriak dira. Jarri gurekin harremanetan eta zuen beharretara egokituko dugun proposamena egingo dizuegu.
Haurtzaroaren zein nerabezaroaren kultura eta parte hartzea
Nola bilakatu haur eta nerabea subjektu aktibo gizartean parte hartzeko?
Hausnartu dezagun haur zein nerabeek gizartean duten parte-hartzearen inguruan eta eskuratu ditzagun praktikara eramateko tresnak.
Jolasa
Haurrek, munduaren ezagutza jolasaren bidez izandako bizipenetatik barneratzen dituzte
Haurren garapenean (linguistikoan, sozialean, emozionalean, …) jolasak duen garrantziaren inguruan hausnartu eta jolas mota ezberdinak ezagutuko ditugu.
Heziketa berdea
Egungo jendarteak natur eremuekin geroz eta kontaktu txikiagoa duela jabetu. Argi dugu, natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturria dela. Hau horrela, atxikimendua areagotzeko dinamiken inguruan hausnartuko dugu eta praktika onak identifikatzen saiatuko gara.
Hezitzaileen rola
Hezitzailea haur eta nerabeentzako erreferentziazko eredu bat den heinean, rol honek duen arduraz jabetu eta esku hartzeek duten garrantziaz hausnartuko dugu.
Espazio hezitzaileen antolaketa eta eraldaketa
Haur zein nerabeentzako segurua izango den eta arriskatzeko aukeren artean oreka bilatuz, beraien garapenean lagunduko dien espazioen diseinuaren garrantziaz hausnartuko dugu. Horrez gain, espazio egoki bat nola antolatu eta zein materialez hornitu daitekeen aztertuko dugu.
Udalekuetako hezitzaileentzako formazioak
Udalekuetako hezitzaile eta koordinatzaileentzako formazio saioak dira. Hauen bidez, helburu espezifikoen lanketa egin ditzakegu, hala nola: euskara, feminismoa, parte hartzea, autonomia, aniztasunaren onarpena, naturarekiko harremana edo eta gatazken kudeaketa.
Hitzaldiak
Goiko edukiak formazio formatuan emateaz gain, aldaera laburragoan eskaini ditzakegu, hitzaldi bitartez.
Eskaintzen ditugun bidelaguntza prozesuak, publiko anitz bati daude zuzenduta, izan hezitzaile, entrenatzaile, irakasle, udal teknikari, guraso zein herritar. Bidelaguntza zerbitzuak gaika sailkatuta ditugu hala ere erabiltzaile edota eskatzailearen beharren arabera berauen artean uztargarri zein moldagarriak dira. Jarri gurekin harremanetan eta zuen beharretara egokituko dugun proposamena egingo dizuegu.
Haur eta nerabeekin prozesu parte hartzaileak
Nola bilakatu haur eta nerabea subjektu aktibo gizartean parte hartzeko?
Hausnartu dezagun haur zein nerabeek gizartean duten parte-hartzearen inguruan eta haz gaitezen, beraiei eragiten dien nahi, kezka zein beharrak entzuten.
Espazio hezitzaileen antolaketa eta eraldaketa
Haur zein nerabeentzako segurua izango den eta arriskatzeko aukeren artean oreka bilatuz, beraien garapenean lagunduko dien espazioen diseinuaren garrantziaz hausnartuko dugu. Horrez gain, espazio egoki bat nola antolatu eta zein materialez hornitu daitekeen aztertuko dugu.
Jolasguneen antolaketa eta eraldaketa prozesuen gidaritza
Nolakoak izan beharko lirateke auzo, herri, hiri edo eta ikastetxeetako jolas guneak?
Gure inguruko jolas guneak aztertzeaz gain, eredu ezberdinak ezagutu eta nolako jolas gunea behar dugun adostuko dugu prozesu parte hartzaile baten bitartez.
Herri hezitzaileetako foroen dinamizazioa
Familia zein eskolak haur eta nerabeen heziketa prozesuko ardatz nagusi diren arren, komunitateak, hau da, herriak berak ere hezi egiten du. Marko honen baitan, herri mailan sortu daitezkeen foro ezberdinen dinamizazio lanak burutzen ditugu.