Skip to main content

Aurten ere, Txatxilipurdi elkartetik Freskura egitasmoa dator Musakolako igerilekura.

Uztailaren 1etik-30era, astelehenetik-ostiralera, 16:00 tatik-20:00 ra bertan egongo da gure postua jolas eta irakurgaien mailegutzarako. Mailegutza hau egin izateko postuan bertan eman beharko da izena eta Freskurako txartela eskuratuko da. Txartel honekin, egunean zehar, nahi beste jolas edo irakurgai mailegatu ahal izango dira, betiere egun bukaeran hauek itzuliaz.

Jolas eta irakurgaien mailegutza hau, adin tarde guztientzako dago zabaldua, haurretatik hasi eta helduetaraino, bakoitzak bere beharretara egokitutako materiala aukituko duelarik bertan.

Mailegutzaz gain, astean bitan materiala berrerabiliaz tailer ezberdinak eskainiko ditugu haurrentzat, ordutegi berdinean eta pistinan bertan. Egunak zehazten joango gara igerilekuan jarriko ditugun karteletan!!!