Aro berria hasi du orain arte Guraso.com izena izan duen webguneak. Hemendik aurrera, ‘Guraso.eus’ deituko da Goienak eta Txatxilipurdi elkarteak, duela sei urte pasatxo sortu genuen plataforma.
Gurasotasuna eta euskara, bi oinarri horien gainean sortutako webgunea da Guraso.eus, eta Goienako eta Arrasateko Udaleko ordezkariek egin genuen aurkezpena, bertan egindako berrikuntzak handitzeko eta gauza eta formatu gehiago eskaintzeko bokazioaren ondorio dira.
Hala, itxura aldetik arinagoa eta dinamikoagoa izatea bilatu nahi izan dugu , eta webgunearekin kolaboratzen duten aditu eta arituen ekarpenak nabarmendu.
Aurrerantzean gainera, gaurkotasunarekin lotutako audio eta bideo gehiago agertuko dira atarian, eta Facebook-en eta Twitter-en bidez sare sozialetan presentzia handiagoa lortu nahi dugu.
Albistea goienan hemen