GEIKE muralaren ondoan, euskararen egunerako eragile askok, elkarlanean eta ilusio handiz, egindako muralean bildu gara gaur. Euskararen egunean esan genuen bezala, GEIKEk Arrasateko euskaltzaleak batu eta herritarrak aktibatu nahi ditu, euskara gehiago erabiltzeko, eta horretarako, lanean gabiltza euskara taldeak, udala eta eskolak.
2018an, GEIKEren erronka nagusia Arrasaten Euskaraldia martxan jartzea da. Arrasatek eman du lehenengo pausua: Euskaraldian izena eman du, Euskal Herriko herri askok eman duen bezalaxe.
Arrasate AKTIBATU nahi dugu, hau da, herritarren hizkuntza ohiturak aldatu nahi ditugu. Ariketa pertsonala izango da, baina taldearen babesa izango du. Eta zergatik aktibatu nahi ditugu herritarrak?
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Eroso gaudelako, oso eroso. Izan ere, euskararen erabilerak oso hazkunde txikia izan du azkeneko urteetan, are gehiago, azkeneko datuek erabilerak beheranzko joera hartu duela erakusten dute. Esate baterako:
- Â Ezagutza %55 izanda, euskaraz hitz egiten dutenak % 25 dira; gaztelaniaz, aldiz, % 71. Ez dugu ahaztu behar beste hizkuntza batzuen erabilera %4koa dela.
- Haurren artean % 41ekoa da erabilera; gazteena % 20koa eta helduena% 25ekoa.
- Datu kezkagarriak, dudarik gabe.
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Zenbat eta gazteagoa izan, euskara gehiago erabiltzen da, eta hori pozgarria da. Dena den, beheranzko joera horri buelta emateko, euskaldun gazte eta helduak AKTIBATU behar ditugu; alde egotetik euskaraz egitera pasatu, taldearen babesarekin hizkuntza ohiturak aldatu.
Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra proposatzen den ariketa soziala da, hau da, 11 egunez euskaraz dakiten guztiak euskaraz bizi daitezen nahi dugu, eta euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egitea. Egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi edo belarriprest bihurtuko dira.
AHOBIZI: nirekin beti euskeraz!
BELARRIPREST: Ez dakit ondo euskeraz, baina dena ulertzen dut. Niri egin euskeraz lasai asko!
Animatu Euskaraldian parte hartzera. Alda ditzagun hizkuntza ohiturak, euskeratik eta euskeraz!!!