2018ko azaroan, Arrasateko Udalak, Besaide eta Naturtzaindiak elkarlanean Musakola auzoan dagoen Etxezarreta izeneko naturgunea erosi zuten, bertako landare eta zuhaitzen kontserbaziorako babes eremu izateko.
Igandean, naturgunea herrira zabaltzeko asmoz, Etxezarreta ezagutzeko eguna antolatu zen. Mendi ibilaldia, kalejira, bisita gidatuak eta musika emanaldia izan ziren tarteko. Txatxilipurdi Elkartetik ere bertan izan ginen haurrentzako jolasak eskainiz. Bertako naturgunea aprobetzatuz, natur elementuekin jolastu eta sortzeko aukera eskaini genuen.