Debagune osatzen dugun euskara elkarteok (Bergarako Jardun, Aretxabaletako Loramendi eta Arrasateko Txatxilipurdi, Ekin Emakumeak eta AED) gonbidapen berezia luzatzen dizuegu bailarako euskaltzaleoi, datorren zapatuan, hilak 20, Kulturaten egingo dugun saiora etor zaitezten. Saioari hasiera emateko, Jasone Mendizabalek eta Iñaki Martinez de Lunak, Euskaltzaleen Topaguneak sortutako “Berrikasi eta berrikusi” dokumentua aurkeztuko digute. Ondoren, gaia gurera ekarriko dugu, “Eta Debagoienean… zertan eta zelan gabiltza?” galderari erantzunez, bailaran mailan zein egoeratan gauden eta etorkizunari begira zein erronkak ditugun partekatzeko.
“Berrikusi eta berrikasi” dokumentua euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begirada berriz ikusteko helburua duena. Orain arte egin dugunaz eztabaida zintzoa suspertu nahi luke, eskarmentu horrekin egiteko dugunari hobeto heldu eta ekin diezaiogun.
Gustu baduzue, goizeko 10etan elkartuko gara Kulturateko areto nagusian. Esan barik doa, atsegin handiz entzungo eta jasoko ditugula zuen parte hartze eta iritziak. Hemen, bada, Topagunearen dokumentua saioaren aurretik begiratu gura nahiko bazenute ere.