Skip to main content

Eskoriatzako Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu
  • Gaztelekuko dinamika kudeatu

Kontutan hartuko da:

  • Begirale titulua izatea
  • Eskoriatzakoa izatea
  • Esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ordukako kontratua (40.5 bat ordu hilean):
    • Ostiraletik igandera arratsaldez eskuhartze zuzena nerabeekin.
    • Astean behin, koordinazio bilera.
    • Hiruhile amaieran, ekintza bereziak.
  • Kontratuaren iraupena:
    • Apiriletik uztailera arte (hurrengo ikasturtean jarraitzeko aukerarekin).

Aukeraketa prozedura:

  • Lan eskaintza deialdia irekita: apirilaren 9tik (astelehena) apirilaren 16a arte (astelehena).
  • Aurkeztu beharrekoa:
  • Elkarrizketak: apirilaren 17an
  • Lanean hastea: berehalakoa

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Leiregatik galdetu.