Skip to main content

Jarraian, Debagoieneko erreka batzordeak plazaratutako eskertza gutuna.

Deba ibaiak Leintz Gatzagan du iturburu baita gure kaleetan ere.Pasa den zapatuan herriz herri eginiko auzolanak taupadak arindu dizkie gure errekei. Debagoieneko batzordetik eskerrak eman nahi dizkiogu aletxoa bere modura jarri duen parte hartzaile zein antolaketan lagundu duen eragile orori.

Bailaran errekarekiko eta inguruneari loturiko debagoiendarrak badaudela azaleratzeko indar erakustaldia izan da, gure herrietatik pasatzen diren errekekin harremana estutzeko aukera paregabea baliatuz. Ezagutzen dena soilik zaindu eta maitatzen delako, aurrerantzean gehiago zaindu eta maiteko dugulakoan gaude.

Bestalde, erreka garbiketa burutzean herri bakoitzean puntu beltzak (zenbait establezimendu inguruetan, erabilera handiko guneetan…) identifikatu ditugu eta hauetan eragiteko beharra ere azpimarratu nahi dugu, soilik guztiok zaintzen dugunean egongo direlako osasuntsu gure errekak.

Auzolana gure arbasoek urteetan zehar eginiko praktika da eta XXI. Mendean ere zentzua du; komunitatea egiteko, harremanak sendotzeko, gure ingurua zaintzeko… eta aurrerantzean ere auzolanei eta ekintza bateratuei helduko diegu. Sortutako emaria eten ez dadin, datorren urterako ere hitzordua luzatzen dizuegu, urriaren 14ean berriz ere Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimena antolatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Debagoienako erreka batzordea

 

2 4 5 6