Igandean Debagoienako euskaltzaleak elkartu ginen ERRIGORAko “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina abiatzeko.
80 lagun elkartu eta auzolanean aritu ginen 1000 kaxa prestatu arte.
Jarraian duzue igandeko prentsaurrekoa eta auzolana jasotzen duen bideoa:
Txatxilipurdin ere hasi gara eskaerak jasotzen, azaroaren 8a izango da azken eguna. Aurtengoan gainera bi saski daude aukeran: beltza edo/eta zuria.
50 euroren truke Nafar hegoaldeko 20 ekoizle lagundu eta beraien produktuak jasotzeaz gain, ekarpen ekonomikoarenn %25a Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntziean aurrera egiteko erabiliko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.errigora.eus/
#ZURIesker #ERRIGORAgo