Arrasateko udaleku irekietan izena eman nahi?
EROKEIXETAN
Arrasateko udaleku irekietan izena eman nahi?
EROKEIXETAN
EMAN IZENA UDALEKUETAN
Arrasateko udaleku irekiak
Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.
Gure udaleku itxiek ere balore hauetatik edaten dute, betiere nerabeak eta gozamena oinarri izanik eta zaintza erdigunean jarriz, pertsonen ahalduntzean, garapen pertsonalean eta tratu onetan oinarritutako udalekuak antolatzen ditugu, talde harreman zaindu baten bitartez, nahiei eta ametsei ere leku eginez.
Horrez gain, uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.
Txatxilipurdiko udalekuetan, zarena zarela, gozamena oinarri, nahiei eta ametsei elkarrekin leku egingo diegu!
Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko 9 eta 18 urte bitarteko aurre-nerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaintzen diegu, euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz, elkartasunaz eta talde lanaz bustitako oporraldi paregabeak merezi dituztelako.
Udaleku itxiak
Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa.
Gure udaleku itxiek ere balore hauetatik edaten dute, betiere nerabeak eta gozamena oinarri izanik eta zaintza erdigunean jarriz, pertsonen ahalduntzean, garapen pertsonalean eta tratu onetan oinarritutako udalekuak antolatzen ditugu, talde harreman zaindu baten bitartez, nahiei eta ametsei ere leku eginez.
Horrez gain, uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.
Txatxilipurdiko udalekuetan, zarena zarela, gozamena oinarri, nahiei eta ametsei elkarrekin leku egingo diegu!
Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko 9 eta 18 urte bitarteko aurre-nerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaintzen diegu, euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz, elkartasunaz eta talde lanaz bustitako oporraldi paregabeak merezi dituztelako.
Oñatiko Txaloka ludoteka
Euskaraz jolasteko eta lagunartean ondo pasatzeko gune bat da, Oñatiko 3-4tik 8-9ra bitarteko haurrentzat.
Lizaur Kalea 5
Astelehenetik ostiralera, 16:45-19:45 bitarte
Oñatiko Auzoko zerbitzua
Euskarara eta herrira hurbiltzeko harrera programa bat da, non, herrian bizi diren kultura eta hizkuntza denak onartu eta balioan jartzen diren. Auzokon hauen arteko elkarbizitza aberastasun puntutzat ulertzen da. Hiru ardatz edo helburu nagusi ditu; euskara, harremanak eta inklusioa herrian.
Larraña auzoa 16
Oñatiko Txispitin zerbitzua
Jatorri anitzeko Oñatiarren zerbitzua LH1etik DBH4ra bitarteko haur eta nerabe migranteei dago zuzenduta. Hiru helburu edota lan ildo nagusi ditu: Euskara, inklusioa eta arlo akademikoa.
Larraña auzoa 16
Arrasateko ludotekak
Txatxilipurditik, Arrasaten hiru Ludoteka kudeatzen ditugu. Okendoko ludoteka, Usaetxeko ludoteka eta Santamarinako ludoteka.
https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sailak/gazteria/ludotekak-bloga/ludotekak-bloga
Irailetik ekainera bitarte, astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00
Arrasateko gaztetxokoak
Arrasateko gaztetxokoak: Txatxilipurditik, Arrasaten 4 gaztetxoko kudeatzen ditugu. Musakolako gaztetxokoa, San Andreseko gaztetxokoa, Erguingo gaztetxokoa eta Tren geltoki zaharreko erdiguneko gaztetxokoa. Lehenengo hirurak asteartetik ostiralera irekitzen dira, azkena aldiz, ostiraletik igandera bitarte.
Euskaraz jolasean
Bedoñabe herri eskolako patioan.
Ostegunetan 16:30-17:30
Arrasate herri eskolako guraso elkartearekin batera aurrera eramaten dugun euskara eta inklusio programa da, euskara errefortzua behar duten 4-5 urteko haurrei eta beraien familiei zuzendutako proiektua hain zuzen ere.
Otxandioko aisialdi zerbitzua
Otxandioko haur zein nerabeei zuzendutako aisialdi eskaintza da, Ludoteka, Gaztelekua eta Gazte ekintza zerbitzuak barnebiltzen dituena.
Andresa Landa eraikina, beheko solairua.
Erreka auzolana
Debagoienako biztanleen artean, errekaren ezagutza eta zaintza sustatzeko auzolan proiektua da. Egitasmo honen helburua, naturarekin dugun harremana areagotzea, herriaren zaintzarekiko ardura hartu eta herrikideen arteko harremanak sustatzea da.
Herriek hezi egiten dute eta erreka auzolanak badu hezteko zein nahi ditugun balioak trasmititzeko potentzialitatea.
Freskura
Txatxilipurditik, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, Arrasateko udaldian eta batez ere, Udal Igerilekuaren bueltan, jolas eta irakurgaiak baliatuz haur, nerabe zein familietan euskararen erabilera soziala sustatzea helburu duen egitasmoa da. Horrez gain, Arrasateko naturguneak baliatzen ditugu astean behin Arrasateko familiei tailer ezberdinen bitartez zuzendutako aisialdi eskaintza euskaldun bat garatzeko.
Aukera ezberdinen bitartez (jolastuaz, irakurriaz eta tailerretan parte hartuz) parkean edo igerilekuan dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diegu, uztailean ere euskaraz jolasteko irakurtzeko eta gozatzeko aukerak eskainiz.
ZUAZ
Aisialdi hezitzaile euskaldunean oinarriturik eta gozamenetik abiatuz, Arrasateko nerabe migratuak erdigunean jarri, bizi dituzten egoerekiko ikuspegi kritikoa zein enpatikoa garatu eta herri kohesioan eragitea du egitasmoak helburu.
Ludoteka ibiltaria
Ludotekarik ez dagoen auzoetan, otsailetik apirilera bitarteko larunbat goizetan, lagunartean zein familian euskaraz gozatzeko aukera ematen duen egitasmoa da. Arrasateko Musakola, San Andres eta Erguin auzoetan kokatzen da.
Jostailu truke merkatua
Etxeko jostailuak gustuko ez dituzulako, adin tartea pasatu zaizulako edo erabiltzen ez dituzulako, trukatzeko aukera eskaintzen dugu. Jostailu bat beste baten truke, denei balio berbera emanez. Gure proposamenean, jostailu belikoak eta sexu bereizketa egiten dutenak ez ditugu onartzen. Beti ere, jostailuak osorik jasotzen direla ziurtatuko dugu erabilgarriak izan daitezen. Urtetik urtera jostailu ezberdinak eskuratzeko aukera paregabea da, erosi gabe (berrerabiliz). Haurrak, jasotzen diren jostailu guztien artean aukeratzeko parada izango du.
Naturarekin jolasean
Heziketa Berdearen eremuan jarduten duten hainbat adituren ikerketan oinarriturik, ondorioztatu dezakegu egungo jendarteak gero eta kontaktu txikiagoa duela inguruan dituen natur eremuekin. Aldi berean argi dugu, natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina dela eta hau horrela, beharrezko ikusten dugu natur guneekiko atxikimendua areagotzeko dinamikak sortzea.
Zentzu horretan, Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Naturan Jolasean jaialdia antolatzen dugu urtero.
Eguzkilaru
Eguzkilaru eguna ekainaren 25ean ospatzen dugu. Jaialdiaren helburua, San Joan jaietan haur, nerabe eta familiei jai egun gozagarri eta hezitzaile bat eskaintzea da. Horretarako hainbat jolas gunea antolatzen ditugu baita ikuskizuna ere.
Txikilandia
Txikilandia, Arrasaten antolatzen dugun gabon parke hezitzailea da. Urtarrilaren 2, 3 eta 4an ospatzen dugu Uarkape kiroldegian. Bertan, hiru egunez Arrasate eta bailarako haur, nerabe eta familientzako jolas eta ekintzak antolatzen ditugu.
Txatxilipurdi elkartetik, azken hamarkadetako Hallowen izenarekin ezagutzen dugun jai globalizatzaileari alternatiba eskaintzeko asmoz, urriko azken astean zehar, Arrasateko hainbat eragile eta elkarterekin batera, herritarrentzat Gaba beltzaz elkarrekin gozatzeko ekintzak antolatzen ditugu.
Gaba Baltza
Gau beltza edo Arimen gaua, udaren amaiera eta neguko hotzaren hasiera markatzen du, urriaren 31a eta azaroaren 1a bitarteko gauez kokatzen dena.
Antzina, gure arbasoek beraien baratzeko kalabaza edota erbiak batu, itxuraldatu eta kale bazterretan edota etxeko leihotan kandela batekin ezartzen zituzten eta horrez gain, etxeko trapu zaharrak soinean jarri eta ingurukoak ikaratzera jolasten ziren.
Txatxilipurdi elkartetik, azken hamarkadetako Hallowen izenarekin ezagutzen dugun jai globalizatzaileari alternatiba eskaintzeko asmoz, urriko azken astean zehar, Arrasateko hainbat eragile eta elkarterekin batera, herritarrentzat Gaba beltzaz elkarrekin gozatzeko ekintzak antolatzen ditugu.
Karaokea
Ordu eta erdiko saioa 680€
Euskarazko betiko zein gaurko abestiak abesteko aukera, gorputza mugitzearekin batera giro alai eta dibertigarria sortuz. Parte hartzaileek kantua aukeratu eta aurkezleen laguntzarekin abestuko dituzte. (haur eta nerabeei zuzendua).
Disko festa
Ordu eta erdiko saioa 780€
Haur eta nerabeak Dj emaladi martxoso batez gozatzeko aukera izango dute. (haur zein nerabeei zuzendua).
Munduan berbena
Ordu eta 15 minutuko saioa 780€
Euskal Herriko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu ikuskizun parte hartzaile honekin. Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko ikuskizun paregabea da.(1-6 urte bitartekoiei zuzendua).
Ipuin kontaketa
Ordubeteko saioa 475€
Ipuin kontalariak haurrak istorio ezberdinetan murgilduko ditu, ondoren haurrek gaiari lotutako sormen tailer bat egiteko aukera izango dute . Kontakizunak gai ezberdinak lantzeko erabili daitezke eta tokian tokiko beharren arabera moldatu daitezke. (1-5 urte bitartekoei zuzendua).
Jolasen inguruko egitasmoak
Egun bateko merkatua 740€ / Bi eguneko merkatua 1140€
Etxeko jostailuak gustuko ez dituzulako, adin tartea pasatu zaizulako edo erabiltzen ez dituzulako, trukatzeko aukera ematen duen jostailu truke merkatua.
Jolas guneak
*Prezioa kontsultatu
Era guztietako jolas guneak antolatu eta diseinatzen ditugu, kanpo zein barne espazioetarako. Hauek urtaroaren arabera alda daitezke, baita adin tartearen arabera edota eskakizunaren arabera ere; puzgarria, apar festa, hanka palo eta jumping-ak, sormen tailer ezberdinak, ikuskizunak…
Sukaldaritza tailerrak
600€
Tokian tokiko eta garaiko produktuak erabiliz sukaldaritza tailer ezberdinak antolatzen ditugu; talo tailerra, pizzak, gozogintza…
Mahai jolas tailerra
2 orduko saioak 8€ / 3 ordukoak 890€
Jolas Molaz; atera berriak diren euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera ematen digun tailerra da.
Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, baita beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz ditugularik. Erakargarriak izateaz gain, material aproposa dute. Adin tarteak kontuan izanik, adin tarte konkretu bati egokitutakoak izan daitezke edota 3 adin tarte ezberdinei egokituak. Saio hauen hartzaileak adin tarte guztietakoak izan daitezke, nahiz eta gure proposamena haurrak helduekin gerturatzea izan. Ekimen honen onurak asko dira, tartean: familia giroan jolastu ahal izatea, harremanak estutzea, haur bakoitzaren beharrak eta gustuak jakiteko aukera izatea…
Naturan jolasean
600€
Herriko naturguneetan, honek eskaintzen dizkigun baliabideak kontutan harturik, jolasean arituko gara txoko ezberdinak antolatuz; eraikuntza txokoa, naturako elementuekin sortzeko txokoa, jolas sinbolikorako sukalde txokoa, area, lurra, mandala erraldoiak…
0-6 urte bitartekoentzako guneak
550€
Esperimentazioa gunea, argi eta itzalekin jolasteko gela iluna…
Jolas tailerrak
550€
Jolas kooperatiboak, ginkanak, kale kantoi, munduko jolasak, zirkoan trebatzen, jolas erraldoiak…
Sormen tailerrak
600€
Txapa tailerra, kartoiarekin sortzeko tailerra, telazko poltsen kustomizazioa, jostailuak sortzeko tailerra, kaleak apainduz, bitxigintza…
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.