EHU-ko Hezkuntza, Filosofia eta Antropoligia fakultatean egon berri gara, haur eta nerabeen parte hartzeaz jarduten. Ekintza puntual bat izateari utzi eta gizartea eraikitzeko zein bere identitatea definitzeko ezin besteko tresna da berau eta bide horretan urratsak ematen saiatzen gara gurean.
Mintegi honetan gainera, lehen mailako pedagogoen hitza entzueko aukera izan dugu, Pere Soler eta Jaume Trilla, erraz ahaztuko ez ditugun hitzartzeak zalantzarik gabe.
Jardunaldi hau antolatu eta bertan gure egitasmoari toki bat eskaintzeagatik, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen (Gipuzkoako Foru Ahaldundiko Gazteria Saila + EHU-ko hezkuntza fakultatea).