Skip to main content

Txatxilipurdi Elkartean prest daukagu jada aurtengo Eguzkilaru eguna. Ekainaren 25a egun berezia izango da txatxilitarrontzat, haur eta nerabeekin batera Eguzkilaru eguna ospatuko baitugu!

Haurrak eta nerabeak eguneko protagonista izatea nahi dugu eta autengoan iazko planteamentu berdinarekin jarraituz, haurrentzako bi gune bereiztuko dira. Monterroneko parkea eta Biteri plaza haurrentzako jolas gune bihurtuko ditugu. Aurten ere Aspace eta Ekinekin jarri gara harremanetan beraiekin batera tailer batzuk antolatzeko.
Eguzkilaru egunean haurrentzako guneez aparte, gazteentzako gunea ere egongo da. Horretarako Kulturateko atzeko gunea erabiliko da. Bertako egitaraua, gazteek sortu dute eta egun osoan zeharreko egitarau borobila dago prestatuta.

Monterron eta biteriko egitaraua:

• Monterronen: Armiarma sarea, 0-4 jolas gunea, zuhaitz margolaria, zirko eta aire akrobaziak, ur bideak, itsasontziak sortzeko tailerra eta tirolina egongo dira goizean zehar.

o 12:30etan ipuin kontaketa
o 19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik Musua ikuskizuna.

• Biterin: Aurpegi margoketa, kartoiarekin sortzeko tailerra, otargintza tailerra, mural geometrikoak, armiarma sarea, oreka pasabideak, puzgarria, ohe elastikoak eta kutxen dorrea egongo dira goizean zehar.

o 12:00etan karaokea
o 12:45etan Eguzkilaruren ongi etorria eta makalaren igoera
o 13:00etan Apar festa

Gazteen guneko egitaraua:

• Kulturate atzeko gunean:

o 12:00etan gazte kedada zeuk ein zeuk jan prestatzeko
o 16:00-17:00 karaokea
o 17:00-18:30 scooter erakustaldia, DJa eta tailerrak
o 18:00-18:30 gazte tentsioa irratia
o 18:30-19:30 kontzertuak

Animatu eta ospatu gurekin batera Eguzkilaru eguna!