Skip to main content

Mihibero, sexualitatea lantzeko mahai jolasa da, gozatuz ikasteko balio duena. Bai norbanako baita eragile, irakasle, hezitzaile… taldeentzako aproposa. Ondo pasatu eta gainera ikasteko aukera paregabea!

Txatxilipurdi euskara elkartean, aniztasunean sinesten dugu, edozein gorputz, praktika, jokabide… errespetatuz eta onartuz. Ildo horretatik, sexualitatea bizitzeko modua eta identitate sexualaren eraikuntza ere modu aske eta anitzean ulertzen dugu: gorputza deskubritzeko, ezagutzeko eta zaintzeko modu bakar bat baino gehiago dagoelako, eta baita desirak bizitzeko, sentitzeko, fantasiatzeko… ere.

Txatxilipurdin beharrezko ikusten dugu errealitate hauei buruz libreki hitz egiteko tarteak sortzea eta sentsuzko kritikotasuna sustatzea inguratzen gaituzten pertsonen artean. Horregatik sortu dugu Mihi-Bero: sexualitatearen eta feminismoaren inguruko gai desberdinak jorratzeko, sakontzeko eta eztabaidatzeko.

MIHIBERO JOLASA
Iraupena: 30 – 45 min
4 – 16 jokalari
12 urtetik aurrera
Amaitzeko, argi utzi nahi dugu, edozein txarteletan agertzen den binarismoa (emakume/gizon), gizarte honetan berau existitzen delako agertzen dela eta honen barruan dagoen zapalkuntza ikustarazteko erabilia izan dela. Besterik gabe, mihiak berotu eta gozatu gorputz askeen iraultza honetan!!!