Familia ezberdinak ezagutu eta lagun berriak egiteko prest?
Familian euskaraz jolasteko aukera aprobetxatu nahi?
Aisialdirako baliabide berriak ezagutzeko aukera aprobetxatu nahi?
Hemen duzue Domeketan! 2. saioa prest! Martxoaren 20an gauzatuko dugu Okendoko ludotekan, arratsaldeko 5etatik 7tara.  Batez ere, 0-8 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat zuzenduta dago egitasmoa.
2. saio honetan, alde batetik, Kalelantoi bildumako jolasez gozatzeko aukera paregabea eta bestetik, familian euskaraz abesteko eta dantzatzeko aukera ezin hobea izango dugu.
Beraz, domeka arratsaldean ez badakizue zer egin hurbildu eta parte hartu, ez zarete damutuko.