Skip to main content

GURE DENDA

10 urtetik aurrerakoei bideratuta dagoen karta jolasa da.  Guztienez 8 eta gehienez 24 pertsonek hartu dezakete parte jokaldi bakoitzean.  Talde jolas honek Euskal mitologiako pertsonaien rolean sartzeko aukera ematen du. Nork piztuko du sua? Inkisizioak edo herriak?Herritarren artean, Mari, Sorgina, Mateo txistu, Galtzagorria, Lamia Mikelats eta Atarrabi eta kuxkuxeroa ezkutatzen dira … Baita inkisizioaren ordezkari batzuk ere! Jokalari bakoitzak tokatzen zaion pertsonaiaren rola jokatu beharko du Marik gidatuko duen jolasean. Eta hauek herritarren artean ezkutaturik dauden inkisidoreak deskubritzen ahaleginduko dira. Inkisidoreak berriz, herritar guztiak sutan hiltzen hauek deskubritu gabe.

Sexualitatea bizitzeko modua eta identitate sexualaren eraikuntza modu aske eta anitzean ulertzen dugu: gorputza deskubritzeko, ezagutzeko eta zaintzeko modu bakar bat baino gehiago dagoelako, baita, desirak bizitzeko, sentitzeko, fantasiatzeko… ere. Txatxilipurdin errealitate hauei buruz libreki hitz egiteko tarteak sortu eta sentsuzko kritikotasuna sustatu nahi dugu. Horregatik sortu dugu Mihi-Bero: 12 urtetik gorako pertsonekin sexualitatearen eta feminismoaren inguruko gai desberdinak jorratzeko, sakontzeko eta eztabaidatzeko mahai jolasa.

6 urtetik gorako jokalariei dago zuzendua eta 2 -8 lagunen artean jokatzeko mahai jolas dibertigarri zein sortzailea da. Marrazkietan eta ahozko adierazpenean oinarritzen da Pareko. Jolasteko, irakurtzen jakitea beharrezkoa da, baina erabili ditugun esaldiak oso sinpleak direnez ikasten dabiltzan txikienek ere jolasteko modukoa dela uste dugu, beti ere beraien ezaugarrietara moldatuta. Hiru jolas maila ezberdindu ditugu eta jokalari talde bakoitzak erabaki beharko du zein mailatan jolastuko duen. Aisialdiko proiektu ezberdinetarako egokia dela uste dugu, baita familian momentu goxoak pasatzeko ere. Bestalde, hizkuntza jolasaren muinean kokatzean, euskara ikasten dabiltzanentzat ere erakargarri dela uste dugu, deskribapenak dira jolasaren oinarria eta honek hizkuntzan trebatzea ahalbidetzen du modu ludiko batean.

Kaleko jolasen bilduma da, egunerokotasuneko hainbat egoeratan jolas egiteko hain zuzen ere. Herri eta hiriak jolaserako ere badirela aldarrikatzeko sortu dugu. Haur zein nerabeak kalea bere egitera eta beraien kasa bertan jolastera animatu nahi ditugu. Jarduera ludiko eta talde jolasaren bitartez zenbait gaitasun lantzeko baliagarria den tresna sortu dugu. Nahiz eta jolasen bilduma hau haur eta nerabeei zuzenduta egon, helduen esku hartzea ere bultzatu nahi dugu.

Esan ohi da maite dena itzultzen dela, itzultzea maitasuna adierazteko modu bat dela. Eta halaxe da, Txatxilipurdi elkartean hiru liburu ekarri ditugu geurera, euskarara. Francesco TONUCCIren Haurren Hiria liburua elkartetik euskaratu dugun lehenengo liburua da, Irrien Lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz. Kotxeak edonon daudelarik, espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik joateko autonomia berreskuratu dezaten, kalea elkartrukerako espazioa bihurtu dadin…

Heike Freire pedagogoaren “Educar en Verde” liburua Txatxilipurdi elkartean euskaratu dugun 2.liburua da. Diego Martiartu Zugastik egin ditu itzultzaile lanak eta Maddi Urizar Altunak ilustratu du azala. Liburua Irrien Lagunak Klubaren laguntzarekin argitaratu dugu. Naturatik gero eta urrunago bizi garen egunotan naturara hurbiltzeko gonbidapena egin nahi dugu liburu honen bidez eta hori lortzeko bidean inplikatzeko prest dauden pertsona, guraso eta hezitzaile guztiei zuzenduta dago.

Txatxilipurdi Elkartean, euskarazko aisialdi hezitzaile euskaldunean dihardugu lanean, bestelako jendarte bat eraikitzeko ametsean. Harremanak dira gure lanaren oinarria, tresna eta helburua; harremanak haurrekin, nerabeekin, familiekin, eragileekin, lankideekin, udalekin… Harremanetan begirada jarri eta egunerokoan sortutako beharretatik abiatuta, tresna berrien bila hasi ginen, komunikatzeko, gatazkak kudeatzeko, bizitzarako… eta halako batean Komunikazio EzBortitzarekin topo egin genuen. Lan ildo berri bat ireki genuen elkartean, norbanakoetatik abiatuta baina harremanak modu kolektiboan lantzeko asmoarekin. Bide horretan kokatzen da Marshall Rosenbergen liburu hau euskarara ekartzeko egitasmoa. Gure txikitasunetik eta behar propiotik abiatutako egitasmoa izanik ere, euskal komunitatearentzat ere baliagarria izango delakoan gaude. Liburu honekin, Txatxilipurdi Elkartearen eskutik Komunikazio EzBortitzaren metodoa euskaraz ezagutzeko aukera izango dugu, euskaratik sortutako harremanetan ere eraldaketan sakontzeko.