Skip to main content
Category

Elkartea

Txatxilipurdi Elkartea, AED elkartetik sortzen den elkartea da eta erroak baino gehiago konpartitzen ditu AED eta Ekin Emakumeak elkarteekin. Jatorria, bazkidetza, hainbat egitasmo eta euskaltzaleon elkarteen izaera konpartitzen ditugu.
Arrasaten, bestalde, Euskalgintza Hitzarmeneko partaide eta Jai Herrikoien Aldeko Hitzarmenaren sinatzaile ere bada Txatxilipurdi.
Debagoiena mailan, Debagune eskualdeko euskaltzaleon elkarteon federazioko kide gara eta Goiena hedabide-kooperatibako bazkide-erabiltzaile.
Euskal Herri mailan, Txatxilipurdi, hasieratik da Topagunea euskaltzaleon elkarteen federazioko kide. Amarauna aisialdi taldeen federazioan sartu berriak ere bagara Garaion kooperatibako sortzaile.