Skip to main content

Gaba baltza, Domu Santu bezperako gaua da. Gaur egun Hallowen izenarekin egiten zaigu ezagunagoa. Estatu Batuetatik datorrela uste izan dugun arren, orain dela urte batzuk Euskal Herrian ere egun berezi hau Arimen gaua edo Gau beltza izenarekin ospatzen zen. Gure aiton-amonek haur zirenean, kalabazak hustu, aurpegiko zuloak egin, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen zituzten.

Gaur egun Hallowen tankera hartu duen egun hau, gure jatorrietatik abiatutako egitarau batekin ospatzeko gonbidapena egiten dizuegu eta horregaitik, TTAK gazte taldeak, Ekin Elkarteak, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Gaztetxokoek  elkarlanean sortu dugun egitaraua aurkeztu nahi dizuegu.

Urrian zehar:
Ludoteka eta gaztetxokoetan KALABAZA ETA KUKUMARRO TAILERRAK egingo dituzte. Animatu zuek ere etxean, eskolan edota kalean mozorroak prestatzen!

URRIAK 26:
Arrasateko sexologia zerbitzuaren eskutik, NERABEENTZAKO HILEROKOAREN MISTERIOEN INGURUKO TAILERRA egongo da. 18:30ean Gaztegunean. Plaza mugatuak.

URRIAK 27 ETA 28:
ERDIGUNEKO GAZTEGUNEA BELDUR ETXE bilakatuko dute Arrasateko nerabeek. Herritar guztien bisitak jasotzeko zabalik egongo da larunbatean eta domekan arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Etorri lagunartean, familian edota bakarrik.

URRIAK 29: Kulturateko areto nagusian, AULKI HUTSAK DOKUMENTALA emango da eta ondoren EIDER OTXOA ETA MAITE URZAINEKIN SOLASALDITXOA egongo da. 18:30ean.

“Heriotzari buruzko dokumentala da Aulki Hutsak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian. Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak”
URRIAK 31:
ARIMEN BILTZARRA egingo da Monterronen. 19:00etan. Etorri Kukumarroz, baserritarrez edota kalabaza hutsekin eta batu Arimen Biltzarrean amaituko den ibilbidera.
Helmuga Monterron izango da. Baina bertara joateko hiru ibilbide mota egongo dira:
– Baserritarrak, Iratiko plazatxoan bilduko dira 18:00etan.
– Kukumarroak, Portaloian bilduko dira, 18:00etan.
– Kalabazak, Zaldibarren bilduko dira, 18:00etan.