Irailaren 24ean Bilbon ospatutako NAZIOARTEKO III. TOPAKETA EKOSOZIALISTETAN parte hartu genuen. Gaur egun bizi dugun urgentzia ekologiko eta larrialdi soziala 4 ardatz desberdinetatik landu zen. Txatxilipurdi hezkuntzaren ardatzean aritzeko gonbidatua izan zen. Bi ataletan parte hartu genuen.
Lehenengoan, ekitate sozialerako eta lurraren defentsarako hezkuntzak egin dezakeen ekarpenaren inguruan aritu ginen Marta Pascual, Jose Manuel Gutierrez, Jorge Riechmann eta Txatxilipurdiko Amaia Etxabe. Bereziki nabarmendu genuen, hezkuntzak beharrezkoa dugun eraldaketa prozesuan duen eragiteko gaitasuna eta honela amaitu genuen gure hitzartzea:
“Haurren eskubide naturalak aldarrikatu eta errespetatzeara animatzen zaituzteu, herriak jolasez betetzera, natur espazioak erabiltzera eta elkarrekin bere ingurune osoarekin errespetuan biziko den eta inklusiboa izango den herri hezitzaileranzko biea egitera. Guztion esku baitago, guztiok merezi baitugu.
Beste jendarte eredu bat eta herri bizigarriagoak eraikitzen lagundu behar dugu hezkuntzatik, hazkuntzak inguruan eragiteko gaitasuna du eta gaitasun hori baliatu egin behar dugu.”
Bigarren atalean, heziketa esperientzia desberdinen aurkezpena egin zen eskolako lau paretetatik haratago. Lau esperientzia partekatu genituen: Gure platera gure aukera, Bizitoki, Garaion eta Txatxilipurdi. Atal honetan Txatxilipurdiren proiektu eta helburuak aurkeztearekin batera, guretzat sarean lan egiteak duen garrantzia azpimarratu genuen.