Skip to main content

Larunbatean AED, Jardun, Loramendi, Ekin, Goiena eta Txatxilipurdiko kideok hausnarketarako tartea hartu genuen. Topaguneko Topalabea gogoeta lantaldeko Jasone Mendizabalek eta Iñaki Martinez de Lunak BERRIKASI ETA BERRIKUSI dokumentuaren gakoak aurkeztu zituzten.

Atzera begira egindako irakurketaren argi eta ilunak azaldu zituzten lehenengo eta bereziki aurrera begira datozen urteetan euskararekiko grina indartzeko eraldatu beharreko ardatzak partekatu zituzten.

Ondoren, lan taldetan ardatz horien inguruan jardun genuen, tokiko errealitatera ekarrita aurrera begira nondik jo behar dugun adosteko. Hizkuntz komunitatea, ideologia, jarduera eta hegemonia izan ziren eztabaidagaiak.

Herriko komunikabideek hurrengo loturetan jaso dute larunbatekoaren berri:

http://goiena.eus/arrasate/1455984326262

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1905545&menuId=6211114&onlypath=true
Inertziak astindu eta aurrera begira euskalgintza indartzeko hainbat asmo eta ideia proposatu ziren mintegian, orain horiek jaso eta eguneroko lanen oinarri bilakatzea dagokigu.

Ez dugu erronka makala!