Ostiralean aurkeztu genuen Berdean Hezi liburua. Arratsaldea haurrekin batera jolasean abiatu genuen. Arrasaten herrian bertan dugun natur espazioa aukeratu genuen horretarako: Monterron Parkea.
Bertan hainbat jolas burutu genituen. Hasteko ur tanta bilakatu ginen, urak egiten dituen bideak ezagutzeko asmoz. Ondoren, naturak eskaintzen dizkigun elementuekin sorkuntza ariketa bat egin genuen eta gauza ederrak sortu genituen. Amaitzeko natura sentituz gozatu genuen.
Kulturaten aldiz, hainbat gonbidaturekin batera aurkeztu geneun liburua 18,00etatik aurrera. Jatorrizko liburuaren autore den Heike Freire izan genuen gurekin, eta liburuaren edukiak partekatu zituen bertaratutakoekin. Diego Martiartu Zugasti ere izan zen, liburua euskaratzean bizi izan duen esperientzia kontatuz.
Bigarren atal batean Garaion-eko Amaia, Plisti Plastako Andrea, Huheziko Iker eta European Forest INstituteko Inazio izan ziren, liburua euskaratzeak egiten duen ekarpena bertaratutako guztiekin partekatuz.
Liburua aurkeztuta salgai dago jada. Momentuz Txatxilipurdiko bulegora bertaratuta edo webgunetik eskaria eginda eskuratu daiteke. Laister batean liburu dendetan ere egongo da eskuragarri.