Skip to main content

Hezitzaile zara urtean zehar (Musakolako Gaztetxokoan), udalekuetako lanak eta egunerokoak badauka zerikusirik?

Ā Bai, badaukazerikusia, naiz eta oso lan ezberdinak izan. Azken finean, gaztexokoetan egunero egunero gazteekin egoten gara eta horri esker, gazteekin ondo pasatzeaz gain beraien konfidantza irabazten duguĀ  (baitaberaiekgurea) eta gertuko harremanak egiten ditugu. Ez gara beraien irakasle ez eta guraso ere, beste figura hezitzaile ezberdin bat gara eta honek oso aberatsa den konplizitate puntu bat ematen dio harremanari.

Udalekutakoa berriz bestelako harremana da, nolabait esateko explosiboagoa, lehenengo egunetik abentura ahaztezin bat bizitzen saiatzen gara eta oso intentsoak izaten dira egun horiek. Hemen bi aste inguru ematen ditugu gazteekin goizetik gauera eta naiz eta hasieran gazte batzuk ezagutu ez, udalekua hasi etaĀ  bi egunen buruan aspalditik ezagutzen dituzula dirudi. Harremana ez da hain sakona izaten, baina esango nuke udalekuak bukatzean sekulako lagunak egin izanaren sentsazioa geratzen zaigula bai hezitzaileoi eta bai gazteei.

Ezberdintasunak ezberdintasun, gazteekin horrenbeste denbora ematean, bai testuinguru batean zein bestean nerabeen egunerokotasuna ezagutzen dugu eta onean zein txarrean beraien bidelagun izatea tokatzen zaigu.

Ā Proiektu ezberdinetan balore berdinak trasmititzen Ā saiatzen gara, zertarako balio dute hezkuntza ez Ā formaleko proiektu ezberdinek?

Ā Esan bezala, figura hezitzaile edo erreferente ezberdin bat gara eta burutzen ditugun ekintza edo proiektuak gazteen motibaziotik irtendakoak edo hauei erantzungo dietenak izan daitezen saiatzen gara, horrela, beraien autonomiaĀ  eta sormena sustatuz.

Bestalde, ikuspegi hezkidetzaile bat izaten dugu uneoro eta arlo honetan gure buruarekiko ere kritiko izaten saiatzen gara, egiten dugun ekintza egiten dugula, berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarrituz.

Gaztetxoko eta Udalekuetan gainera, jarrera materialistei aurre egiten saiatzen gara eta

Baliabide aldetik kexatu ezin garen arren, bitarteko gutxirekin eta irudimen pixkatekin gauza handiak egin daitezkeela argi uzten dugu.

Udalekuei dagokienez gainera (GTetan ere beste neurri batean), naturarekiko harremanean eta mobil eta ordelagailuetatik aparte, egun ahaztezinak bizi izaten dituzte gazteek , beste aisialdi aukera batzuk eskeintzen dizkiegu, eta hau oso bizipen aberatsa da.

Hala ere,Ā  balioak transmititzearena Gaztetxokoko edo udalekuetako ekintzetatik haratago doan eguneroko lana da, harreman onetan oinarritzen dena eta aipatu dudan konplizitatea da tresnarik hoberena.

Ā Nerabeekin lan egiteak badauka bere alde zaila baita polita ere!Biak sufritu eta gozatzendituzu?

Bai noski. Pertsona guztiak bezala. Egunero ez naiz Ā lanera aldarte berean joaten eta gazteak ere ez dira egunero gogo, jarrera, motibazioā€¦ berarekin etortzen. Egunak eta egunak daude. Batzuetan oso parte hartzaile datoz eta ekintza potenteak egiten ditugu, beste batzuetan nekatuta datosenez sofan eserita egoten gara, baina solasaldi interesgarriak irtetzen dira, gutxi batzuetan zirikatzera etortzen dira edo ezer egiteko gogorik ez dagoenez aspertu egiten gara. Denetik egoten da, barreak, haserreakā€¦

Agian alderik onena, gazte jakin batzuekin egiten duzun konfidantzazko harreman hori da, azken finean, gazte batzuekin etxekoekin eta koadrilakoekin baino denbora gehiago igarotzen dut!Ā  Zailena, hauekin haserreak egoten direnean edo ilusio askorekin prestatu duzun zerbaitek arrakastak izaten ez duenean izaten da.

Ā Aurten Udaleku ibiltari bat prestatzen zabiltza Txatxilipurdin, 12-16 urte bitarteko gazteekin bailaran barrena ibiltzeko. Nola animatuko zenituzke? Ze aportatzen dio udaleku bati ibiltaria izateak??

Ā Bestelako udalekua izango da, berezia! Ez ditugu egun asko emango toki berean,toki ezberdinetan ibiliko gara, abentura kutsua izango Ā du eta ibilbide zailak izango ez diren arren basatiai zango da. Ez da el Konkis izango, baina ez da emoziorik faltako, ez horixe! Zer arraio! Askoz hobea izango da!

Gure bailarako toki ederrenetariko batzuk ezagutuko ditugu, Ā batzuk politak, beste batzuk misteriotsuakā€¦ Ā Mendian zehar ibiliko gara eta herri ezberdinetatik ere pasako gara. Baserrietan, kanping dendetan, izarren azpianā€¦ egingo dugu lo eta errekan ere bainatuko gara besteak beste! Tartean ekintza ezberdinak egingo ditugu, baina toki zehatzak eta ekintza horiek ez ditugu oraindik argituko, bestela emozioa kenduko genioke udalekuari!

Hala ere inork ez dezala zalantzarik izan, lagunartean pasatzeko egun zoro eta ezin hobeak izango dira. Barre pila bat egingo dugu, ziur!

OLYMPUS DIGITAL CAMERADSC_1086.resized