Skip to main content

Oinherriko kideok Alternatiben Herrian izan ginan Bilbon. Goizean karpa nagusian haurren eskubideen inguruko ordu terdiko haurren asanblada egin genuen. Bertan jolasteko eta jolasan bitartez hausnartzeko aukera izan genuen haur eta helduok.

Arratsaldean Arragoa auzoan OinHerriren inguruko mahai inguru bat izan genuen. Bertaratutakoak  era dinamiko eta parte hartzaile batean OinHerriren filosofia ezagutzeko aukera izan zuten.