Skip to main content

Joan zen astean hasi zen Freskura egitasmoa Arrasateko igerilekuan eta sekulako harrera izaten ari da.

Euskara aisian erabiltzea xede duen egitasmo honek lehen astean 100 izen ematetik gora izan ditu eta mailegutza ere oso arrakastatsua izaten ari da. Egun batzuetan eguraldia lagun izan ez arren  igerilekura gerturatzen diren haur, nerabe eta gaztetxoek gustura hartzen dute uretan disfrutatzeaz gain igerilekuan bertan beste eskaintza bat izatea, disfrutatzeko eskaintza bat, aisiaz gozatzeko eskaintza bat, euskaraz ondo pasatzeko eskaintza bat.

Gainera, astean bitan berrerabilpena bultzatzeko bi tailer izan ditugu, paperezko lore ederrak egin zituzten asteazkenean bertara gerturatutakoek eta ostiralean liburu markagailu pertsonalizatuekin joan ziren urreratutakoak etxera.

Mailegutzan, joko eta jolasak egoteaz gain, helduentzako egunkari eta aldizkariak ere badaude Freskurako mahaian, honekin igerilekuko nagusienak gonbidatu nahi ditugu gure mahaira gerturatzera, beraiek ere euskaraz gozatu bait dezakete beraien aisialdia!!!

EZ DADIN EUSKARA LEHORTU ZURE ESKURA…. FRESKURA!!

WhatsApp-Image-20160711 WhatsApp-Image-20160711 (2)(1)WhatsApp-Image-20160711 (1)(1) WhatsApp-Image-20160711 (3)