Skip to main content

Arrasatek Hezi Arrasate ikuspegi hezitzailetik elkarrekin hobetzeko bidea eta ekimena da.

–          Arrasate hobetu: Arrasateko eragile eta norbanakoentzat herri eredu justuago baterantz joateko bidea egitea du helburu,  hezkuntza prozesu gisa eta berau ardatz hartuta, kontuan hartu ohi ez diren kolektiboen ahotsetatik abiatuz.

–          Ikuspegi hezitzailetik: hezkuntzaren orientabidea eskola erakundetik haratago kokatuta hezkuntza ikuspegi integralaz hitz egin nahi du, pertsonak bizitzaren fase guztietan eta horietako bakoitzean arlo desberdinetan garatzea helburu duena.

–          Elkarrekin: komunitate osoaren artean, kolektibo zein norbanako guztien artean elkar harremandu eta elkarreraginez.

–          Bidea eta ekimena: bide bat proposatzen da, izaera irekia, dinamikoa eta ebolutiboa izango duen bide iraunkorra.

Abiapuntuko sustatzaileak, Arrasateko Udala, Txatxilipurdi eta Bagara elkarteak garen arren, Arrasateko eragile desberdinak eta herritarrak protagonista aktiboak izatea da helburua.

http://blogak.goiena.eus/arrasatekhezi/