Badator aurten ere Domu Santu egunaren bueltan ospatzen den Arimen Gaua. Ekin Emakumeak, Doke Antzerki taldeak, Ibai Artek, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Gaztetxokoek elkarlanean antolatu dugu.
Urriko azken astean zehar, herriko haur, nerabe eta familiek elkarrekin gozatzeko hainbat ekintza izango dituzte.
Urriaren 24tik 27ra bitarte, Arrasateko Udal Ludoteketan Gaba Baltzan inguruko hainbat ekintza egingo dituzte bazkideak diren haurrentzat. Bertan, kalabaza tailerra, kukumarro tailerra, sukaldaritza girotua… egingo dute.
Urriaren 28an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan hasita, Arimen biltzarra egingo dugu Arrasateko kaleak girotuz. Herriko plazan hasi eta Gaztetxeraino ibilbide bat egingo dute Ilargitxo eta bere lagun kukumarruek. Bidean, sorpresa txiki bat egongo da Doke Antzerki taldeko kide batzuen eskutik.
Hori horrela, Gaba Baltza batzordea osatzen dugun kide guztiek herritarrak animatzen ditugu Kukumarroz edota baserritarrez jantzi eta kalera ateratzeko, guztion artean herria alaitu eta jai giroan gozatuz.
Bestalde, urriaren 29 eta 30ean, Gaztetxokoen eskutik, 12 urtetik gorako nerabeentzako, ihes bidea eta zentzumen gela antolatuko dute Tren geltoki zaharreko Gaztelekuan. Sarrera mugatuak egongo dira eta hauek eskuratzeko, urriaren 21etik aurrera, Gaztetxokoetan edota 688 68 62 01 telefonora deituaz lortu ahal izango dira.
Urriaren 26tik, Azaroaren 1era, Ibai Artekoen eskutik erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Bertan parte hartu ahal izateko, 688 73 41 49 telefonora idatzi beharko duzue zuen erakusleiho gustukoenaren izena bozkatu edota idatziaz.
Azkenik, data hauetan, Aldai parkean martxoan landatu genuen intxaurrondoa ere ekarri nahi dugu gogora, galdutako lagun, senide eta herrikide maiteen sinbolo eta babesgune bilakatu genuen hura.
Arrasateko Gaba Baltza batzordea