Skip to main content

Txatxilitarrak martxan!

Txatxilipurdiko langile zein bazkide boluntarioak elkarrekin eman diogu hasiera lan urte berriari Ozaetako GaraiON Sorgingunean.

Aurten ere aisialdi hezitzaile euskalduna lanabes dugularik eta gozamena zein jolasa oinarri izanik, gure zutabe diren baloreen transmisio lanean jarraituko dugu. Euskaltzaletasuna, feminismoa, parte hartzea, aniztasuna, inklusio eta heziketa berdea dira hauek.

Gure sorgunetik abiatuz, ArrasatetIK jardungo dugu, beti ere eskualdearekiko dugun ardura zein begirada kontuan izanik.

Sormena eta berrikuntzari ere toki egin nahiko genioke idatzi honetan, gure izaeraren ezaugarri garrantzitsuak direla uste baitugu. Hau horrela, herritar zein eragile orok, gure elkarteko ateak irekita izango ditu gure berri jaso eta elkarrekin amestu zein elkarlanean jarduteko.

Erronkaz beterik datorkigu 29. ikasturtea eta prest gaude hazi berriak landatuz etorkizuneko uztak jasotzeko.