Skip to main content

Aurten ere, prest daukagu jada Eguzkilaru eguna. Ekainaren 25a egun berezia izango da Txatxilitarrontzat, haur eta nerabeekin batera Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatuko baitugu!

Haurrak eta nerabeak eguneko protagonista izatea nahi dugu eta autengoan bueltan da orain dela bi urteko planteamentua. Haurrentzako bi gune bereiztuko ditugu, Monterroneko parkea eta Biteri plaza jolas gune bihurtuz. Egunean bertan, nerabeek ere beraientzako gune propioa izango dute; Gaztelaru.  Horretarako Biteriko plazara erabiliko dugu.

EGUZKILARU EGITARAUA

Eguzkilaru 2022_WEB

Monterronen:

11:00-13:30 Jolas gunea: zuhaitz margolaria, tirolina, oihaletatik zintzilik, 0-4 gunea, ur bideak, lokatz gunea eta eskalada.

19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik Kui-kui ikuskizuna.

Biterin:

11:00-13:30 Jolas gunea: aurpegi margoketa, oreka pasabideak, puzgarria, ohe elastikoak, karaokea, kutxa dorrea eta sormen txokoa.

12:45etan Eguzkilaruren ongi etorria eta makalaren igoera

13:30etan Apar festa

——————————————————————-

GAZTELARU EGITARAUA

Gaztelaru_2022_WEB

Biteri plazan 17:00-19:00 bitarte.

17:00 Txoko ezberdinak saltzeatzeko aukera (Henna tatuaiak egiteko, txapa tailera eta freskagarri eta zuku gunea).

18:00 Bat Irabazteko (groga jolasa)

18:30 Apar festa

Ekainaren 25ean, herriko haur, gazte zein familiek ondo pasatu eta disfrutatzeko aukera izango duzue  Eguzkilaru eta Gaztelaru egunean.  Animatu!!!