Putzuetan plast ekimenaren arira, hona asteburuko egun euritsuetarako egiten dizuegun proposamena: jantzi uretan jolasteko bota iragazgaitzak edo katiuskak, eta irten putzuen bila!
Nork aurkituko du putzu handiena?
Hementxe putzuen inguruan egiteko jolas ezberdinak:
– Putzuen gainetik salto egin. Nork egingo du saltorik handiena?
– Putzuetan salto eginez zipriztindu. Hasi aurretik ingurukoekin adostu, guztiok gaude bustitzeko prest? Hala ez bada, elkar errespetatu.
– Putzutik putzura saltoka. Aurkitu putzu ilara bat eta egin salto batetik bestera putzuen kanpoan salto egitea ekidinez.
– Putzu barruan naturako elementuak eskuartean hartuta eraikuntzak sortu, txalupa bat adibidez.
– Euri bideak aztertu. Nora doa euri ura? Hosto edo makil txiki bat uretara bota eta jarraitu egiten duen bidea.