Txatxilipurdi Elkartean euskarara ekartzen dugun hirugarren liburua argitaratu dugu!!!
Komunikazio EzBortitza; Bizi hizkuntza bat.
Txatxilipurdi Elkartean, euskarazko aisialdi hezitzailean dihardugu lanean, bestelako jendarte bat eraikitzeko ametsean. Harremanak dira gure lanaren oinarria, tresna eta helburua; harremanak haurrekin, nerabeekin, familiekin, eragileekin, lankideekin, udalekin …
Harremanetan begirada jarri eta egunerokoan sortutako beharretatik abiatuta, tresna berrien bila hasi ginen, komunikatzeko, gatazkak kudeatzeko, bizitzarako… eta halako batean Komunikazio EzBortitzarekin topo egin genuen. Lan ildo berri bat ireki genuen elkartean, norbanakoetatik abiatuta baina harremanak modu kolektiboan lantzeko asmoarekin.