Egoera bereziek, egitasmo bereziak eskatzen dituzte eta oraingoan Txatxiltelebista izeneko saio bat aurkeztu nahi dizuegu. Herriko haur eta nerabeei zuzendua, hain zuzen.
Asteartetik ostiralera bitartean 19:30etatik aurrera youtube kanalean https://labur.eus/Txatxitelebista saio bereziak eskainiko ditugu.
– Asteazkenetan Kontu kontari saioa, ipuin kontaketa eta gehiagorekin.
– Ostegunetan Gaztekotxo saioa izango da nerabeentzat.
– Ostiraletan Gora Haurtzaroa.
Ikusi , entzun eta parte hartu nahi baduzue ongi etorriak izango zarete!!!
Maiatzaren 20tik aurrera Txatxilipurdiko youtube kanalean izango gara, ez ahaztu!!!
Aurrerapen bideoa ikusteko egin klik hemen
BAINA, ZER DA TXATXITELEBISTA?
Egoera berezi honetarako, Txatxilipurdi Elkarteko kideek sortu duten telebista saio bat da.
Zein da Txatxitelebista egitearen helburua?
Haur, gazte zein familiei, egoera honen aurrean euskarazko aisialdi hezitzaile bat eskaintzea, fisikoki ezin dugunez momentuz, telematikoki.
Gure nahia pantailetatik hurrundu eta kalera, naturara itzultzea izango litzateke. Baina, egoerak oraindik ez duenez hau guztiz ahalbidetzen, euskarazko online eskaintza hezitzailea eskaintzea egokiena iruditu zaigu. Gainera, online eskaintzak ez zertan du pantaila aurrean egotera behartu beharrik, minutu hautena proposamena ikusi eta ondoren, zure kabuz proposamena egitea, bertara joatea, animatzea … izango litzateke gure helburua.
Nori dago zuzendua?
Gure saioak haur nerabe zein familiei bideratzen dizkiegu, entzun, ikusi eta gozatu dezaten.
Asteazkenetan haurrei zuzendutako “Kontu kontari” saioa eskainiko dugu, non, ipuin kontaketak eta proposamen ezberdinak luzatuko ditugun. Ostegunetan berriz, nerabeentzat saio bereziak egingo ditugu “Gaztekotxo” izenaz. Eta azkenik, ostiraletan, “Gora haurtzaroa” saioa eskainiko dugu haur eta familientzat. Azken hauek agian ikusi edo entzunak izango dira herritarren artean, lanketaz aurrez hasiak baikara.
Non ikusi dezakegu?
Txatxitelebista, Txatxilipurdi Elkarteak duen youtubeko kanalean ikus dezakezue https://labur.eus/Txatxitelebista.
Astero, eduki ezberdinak igotzen joango gara baina esan beharra dago, saio horiek ez direla egunean bertan ikusteko bakarrik. Hau da, gainontzeko egunetan ere ikusteko aukera izango duzue, youtubeko kanala izanik, bertan gordeta geratuko baitira. Beraz, saioa emititzen den egunean ezin badu norbaitek ikusi, aurrerago ere ikusteko aukera izango du. Horrela, uste baitugu, haur, gazte zein familia guztiengana heldu ahal izango garela.
Ze ordutegi izango du?
Txatxitelebista asteazkenetik ostirala bitartean martxan egongo da eta edukia arratsaldeko 19:30ean igoko dugu.
Ordutegi hori jartzearen arrazoiari dagokionez, aipatu beharra dugu haur zein nerabeei gaur egungo konfinamendua dela eta, ordutegi horretan etxean egotea tokatzen zaiela eta horregatik iruditu zaigu aproposa. Dena den, lehen aipatu bezala, egunean bertan eta ordu horretan norbaitek ikusterik ez balu, beste edozein egun edota ordutan ikus dezake, youtubeko gure kanalean gordeta geratuko baita.
Txatxitelebistako partaide izateko aukerarik badago?
Bai, noski. Hiru egun horietan saio ezberdinak eskainiko ditugu. Saio horiek, entzuteaz gain, parte hartzaileak ere izan daitezke, beraz, haur, gazte zein familiek beraien bideoak bidali ahal izango dituzte: ipuinak kontatzen, eskulanak egiten, sukaldatzen, bestelako kontuak kontatzen… nahi dutena egiten.
Oso pozik jasoko ditugu ekarpenak!!! Horretarako, telefono mugikor honetara bidali zuen ekarpenak eta herritarrei zabaltzen ahaleginduko gara.
Telefono zenbakia: 688 724 203
Noiz hasiko da?
Maiatzaren 20an emango diogu hasiera eta elikatzen joango gara. Egoera eta baliabideen arabera luzatu edo bere horretan utziko dugularik.
Zenbat denbora iraungo du saio bakoitzak?
Saio bakoitzak 15-20 bat minutu iraungo du. Saio motzak eta arinak izango dira. Izan ere, denbora dezente pasatzen baitugu ordenagailu edota mugikorren aurrean gaur egungo egoeraz, eta kalean zein naturan gozatzeari garrantzi handiagoa ematen baitiogu.
Hori dela eta, eguna amaitze aldera, haur zein nerabeen ordutegia aintzat hartuz, eguna biribiltzeko saio labur hauek eskaintzea aproposa izan daitekeela uste dugu.