Aurten ere Txatxilipurdi Elkartetik Ludoteka Ibiltaria jarriko dugu martxan!!!
Urtero egin izan dugun bezala aurten ere, Musakola eta San Andres auzoetan egingo dugu Ludoteka ibiltaria. Ludotekarik ez dagoen auzo hauetan, urtean 4 larunbat besterik ez badira ere, bertako auzotarrei ludotekaz gozatzeko aukera eman nahi diegu. Euskaraz goiz atseginak pasatuaz, 3-12 urte bitarteko haur eta hauen arduradun edo gurasoak elkarrekin adostutako ekintzak egiteko aukera izango dute. Parte hartzaileak izango dira protagonista eta bi hezitzaile, hauen nahi eta beharrak asetzen saiatuko dira bidelagun izanik. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean ekintza ugari egingo dira.
Musakola auzoan, aipatu bezala asteburu honetan hasiko da otsailak 1 izango delarik lehen eguna. Jarraian otsailak 8 eta 15ean egongo da. Otsailak 22 larunbata, ez dugu ludoteka ibiltaririk egingo, inauteriak izatean, herriko plazan ekintza ugari izaten baitira eta hauetan parte hartzera animatu nahi ditugu auzotarrak ere. Otsaileko azken asteburuan berriz, Musakolako azken ludoteka ibiltaria egingo da, Otsailak 29an.
Elkargunea Musakolako Gazte txoko ataria izango da.
San Andres auzoan, Martxoak 7an hasiko da ludoteka ibiltaria. Hemen ere, San Jose eguna dela eta zubia izango dutenez haurrak ikastetxeetan eta guraso askok lantokietan, asteburu horretan ez dugu aurreikusten haur askok parte hartuko duenik, beraz, ez da egongo martxoak 22ko larunbatean.
Hau horrela izanik, San Andres auzoan Martxoak 7, 14, 28 eta apirilak 4an egingo da. Beraz, aurtengo ludoteka ibiltariak apirilak 4 izango du bere azken parada. Auzo honetako elkargunea Arimazuri plaza izango da, baina euri asko egingo balu, Bedoñabe herri Eskolako patioan elkartuko ginateke.
Kontuak horrela, Txatxilipurdi Elkarteak 3-12 urte bitarteko guztiei eta hauen arduradunei gonbita luzatzen die larunbat honetan, otsailak 1 Musakolako Gazte txoko atarian goizeko 11:00etan elkartzeko.
Animatu, elkarrekin euskaraz gozatzeko aukera paregabea izango dugu!!!