Txatxilipurdi Elkartetik martxan jarri gara jada 26. ikasturte honi gogotsu ekiteko asmoz.
Motorrak berotzeko, elkarteko mintegia burutu dugu aste honetan. Otaza auzoan dagoen GaraiOn Sorgingunean pasa ditugu egun bi. Bertan, talde izaera eraiki, hausnartu, partekatu, ikasturteko norabidea finkatu eta egitasmo ezberdinen helburu zein ibilbideak adosteko balio izan digu. Sexu genero sistemaren inguruan hausnartzeko aukera ere izan genuen Emagineko bi kideren eskutik, baita komunikazio ez bortitzaren inguruko tailer baten parte hartzeko ere, horretarako Nerea Mendizabal aditua izan genuen gurean.
Emozioz beteriko bi egun izan dira. Indarrak batu ditugu eta orain, ikasturteari ekitea besterik ez zaigu geratzen.
Jarraitu dezagun ametsak egi bihurtzen!
Egin klik hemen Txatxilipurdiko Flikr kontuan argazki gehiago ikusteko