Eguraldia dela eta berezia izan da aurtengo jaialdia. Argazkietan ikusiko duzuen bezala, euria izan genuen egun osoz bidelagun baina horrek, ez gintuen etxean utzi. Arropa aproposa jantzi eta herriko bihotzean dauzkagun bi natur gune nagusietara jo genuen berauetan jolastu eta esploratzera.
Goizean, Santa Barbaran aritu ginen L.E.K. eta Besaide Mendi Elkarteak elkarlanean antolatutako Natur-Ginkanaz gozatzen. Arratsaldeko ekintza berriz, Monterronen kokatu genuen eta esplorazio zein jolaserako hainbat material erabiliz, jolas libre espontaneoan aritu ginen bertan, ordu bete inguruz.
Egunarekin amaitzeko, Erdiguneko Gazte Lekura hurbildu ginen arropaz aldatu eta Olatz Urkia musika eskolako ikasleen kontzertu atseginaz gozatzera.