Skip to main content

Oinherrik antolatutako jardunaldian egon ginen apirilaren 6an.

Elkargune honek duen marko politiko-filosofikoa aurkeztu zuen Lorea Agirrek lehendabizi. Ostean, Iratxe Retolazak hitza hartu eta XXI.mendeko kultur eskaintza zein kontsumoaren inguruko irakurketa kritikoa eskaini zigun. Hitzartzeekin amaitzeko, Azpeitiko herri hezitzalearen lan taldeko kideek, Azpeitiko eragileekin balio hezitzaileen inguruan jarritako prozesuaren berri eman ziguten.

Jardunaldiarekin amaitzeko, taldeka banatu eta esku artean dauzkagun erronka nagusiei erantzun edo eta irtenbideak bilatzen saiatu ginen.

Goiz aberatsa zalantzarik gabe!

WhatsApp Image 2019-04-08 at 14.03.07(1) WhatsApp Image 2019-04-08 at 14.03.07(2) WhatsApp Image 2019-04-08 at 14.03.07(3)