Aurtengo udalekuen prestaketekin hasiak gara Txatxilipurdi elkartean, eta hezitzaileen zerrenda luze bat egin nahiko genuke. Urtero egin izan dugun bezala aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta hurbildu zaitez izena ematera,
MAIATZAREN 10a baino lehen.
Udalekuetan hezitzaile gisa aritu ahal izateko, hezitzaileen formaziorako saio berezi bat antolatuko dugu eta derrigorrezkoa izango da bertara etortzea udalekuetan parte hartzeko. Formazio saioa ekainaren 1ean izango da (egun osoa).
Izena emateko bete beharreko baldintzak:
- 18 urte edo gehiago izatea
- Euskara jakitea
- Txatxilipurdik antolatzen dituen formazio saiora etortzea
- Arrasatekoa edo Bailarakoa izatea.
Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:
- Begirale titulua izatea
- Ikasketak
- Esperientzia
- Lanerako prestutasuna
Interesa izanez gero, hurrengo datuak eta orria beteta, bidali postaz Txatxilipurdira edo etorri ekartzera, EPE BARRUAN!!!.
- kurrikulum-a
- Argazki bat
- N.A.N.aren fotokopia
- Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
- Jarraian dagoen izen emate orria beteta (guztiek) IZEN EMATE ORRIA
Posta Helbidea: Txatxilipurdi elkartea
             Nafarroa Etorbidea 23, 1 solairua
                         20.500 Arrasate
                        Gipuzkoa