Skip to main content

San Andres auzoko bigarren asteburu honetan, kontuan izanik Arrasatear gehienek lau jai egun zituztela jarraian, parte hartzea handia izan dela esan dezakegu, 26 haur eta 2 heldu animatu baitira. Eguerdi aldera batez ere elkartu zen gehiengoa.

Hezitzaileak eramandako material guztiari etekina atera zioten: soka, goma, klariona, kapla, mahai jolasak, aurpegi margoketa, tenpera…

Talde aktiboa eta autonomoa izan zen bertan.

Helduak gutxi animatu ziren arren, jarrera ona eta parte hartzailea izan zuten eta eskertzekoa da.

Asteburu honetako parte hartzaileak, pankarta baten bitartez hurrengo 2 ekimenetarako gonbidapena luzatu nahi izan zuten.

Proposamenak ere bota zituzten hurrengorako: euria egingo balu napolitanak egitea eta euririk ez balitz koltxonetak saltoak egin ahal izateko.

Martxoaren 23an izango da beraz hurrengo hitzordu goizeko 11.00etan. Euria bada Bedoñabe herri eskolako patioan eta euririk ez bada, Arimazuri plazan.

WhatsApp Image 2019-03-17 at 12.10.06 WhatsApp Image 2019-03-17 at 12.10.09 (1) WhatsApp Image 2019-03-17 at 12.10.14 WhatsApp Image 2019-03-17 at 12.10.15 WhatsApp Image 2019-03-17 at 12.12.39 (4)