Oñatiko Txipistin zerbitzurako hezitzaile bila gabiltza.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Txipistin zerbitzuan hezitzaile lanak burutu:
- Jatorri anitzeko haur eta nerabeekin euskara lantzeko metodologiak aurrera eramatea.
- Haur eta nerabeen ikasketetan aurrera egiten laguntzea
- Bere adineko neska mutikoekin harreman naturalak lortzea.
- Haur eta nerabeekin harremanak sortu
- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu
Bete beharreko baldintzak:
- Gizarte hezkuntza Gradua izan edo Heziketaren zein Gizarte Zientzien arloan goi mailako beste titulazioa (Pedagogia, Psikologia, Psikopedagogia, Magisteritza…)
- EGA edo baliokidea.
Kontuan hartuko da:
- Oñatikoa izatea
- Antzeko lanean esperientzia
- Talde lanean lan egiteko gaitasuna
- Lanerako prestutasuna
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
- Herrigintzan izandako ibilbidea
Eskaintzen den lanaldia:
- Ekintza zuzena: Astelehenetik ostegunera 17.00-20.00 eta ostiralean 17.00-19.00.
- Prestaketa orduak: Astean 6,5 ordu. Koordinazio bilerak ostegunetan 15.30-17.00.
- Kontratuaren iraupena: 2019ko martxoaren 4tik ekainera arte.
Aukeraketa prozedura:
- Bidali zure curriculuma email honetara (kultura@txatxilipurdi.com) otsailaren 21etik otsailaren 27ra.
- Elkarrizketak: Otsailak 28 eta martxoak 1
- Lanean hastea: martxoaren 4 (moldagarria da).
Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 edo 688 651 205 telefonora eta Anegatik galdetu.