Ludoteka ibiltariko bigarren asteburua oso arrakastatsua izan da, 33 haurrek eta 9 guraso edo arduradunek parte hartu dute.
Aipatu beharra dago eguraldiak asko lagundu duela eta kanpo espazioan egin dituztela ekintza guztiak.
Goizeko 11:00etarako, hezitzaileak Musakolako Gaztetxoko atarian material ezberdina txokoetan antolatu dute eta haurrak iristeaz bat, gustuko txokoa aukeratu eta  jolasean hasten ziren.
–Â Â Â Â Â Â Â Elkarri aurpegiak margotzen.
–Â Â Â Â Â Â Â Mahai jolasetan ( jolas berriak eraman dituzte hezitzaileak eta elkarri lagunduaz nola jolastu asmatu dute)
–Â Â Â Â Â Â Â Eraikuntzak egiten
–Â Â Â Â Â Â Â Esku lanak egiten
–Â Â Â Â Â Â Â Pultserak egiten
–       Futbolean…  denetarik egiteko aukera izan dute.
Datorren asterako sukaldaritza egitea proposatu dute.
Beste goiz atsegin eta ekintzaz betea pasa nahi izanez gero, ez galdu hitzordua:
Otsailak 16an goizeko 11:00etan elkargunean izango dira Txatxilipurdiko hezitzaileak zuen zain.
Bitartean aste ona pasa!