Elkarlan oparoa izan dugu azken hileotan, Itziarreko BuruGorri Martxan kolektiboa osatzen duten kideekin. Herritarrez osaturiko eragile honek herriaren bihotz-bihotzean kokaturik dagoen eraikin bat kudeatzen du eta honen barnean, urte gutxi dela martxan jarri zuten ludoteka bat aurkitzen da.
Egitasmo hezitzaile honek, jada eman ditu bere lehenengo urratsak eta orain, jauzi nabarmen bat emateko unea iritsi zaielakotan daude. Kontuak horrela, hile batzuk dela gure etxeko atea jo zuten bide-laguntza eske eta ondorioz, bertan aritu gara tarte batez gure mundu ikuskera zein esperientzia propiotik beraien bidea aberasteko saiakeran.
Bi urte dela martxan jarri zuten proiektu hezitzailearen oinarria finkatzeko beharraz jabetzea izan da prozesuaren ondorio nagusia.
Oinarri sendoek beti dakartzate zuhaitz sendoak, animo Itziar!