Skip to main content

Aurtengoa korrika urtea da eta horretarako Arrasaten ere lanean jarri gara. Osatu dugu 21. korrika antolatzeko batzordea eta lanean hasteko prest gaude.

Aurtengo korrikak mezu hau zabaldu nahi du: KLIKA!

Euskarak hurrengo fasea klikatu du: akzioarena, konpromisoarena; euskara
unibertsal bihurtuko dugu, eta klik eginen du denon zeruan. Euskal Herriak hartu du
euskararekiko kontzientzia, sortu du euskal komunitatea. Euskararen aroan gaude;
orain da unea: etorri euskarara, aktibatu, erabakiak hartu, klik egin, euskaraz egin.

Eta euskarari horrenbeste eman dion Txillardegi izango da aurtengo omendua.

Hasi gara beraz Korrikarako beroketa lanetan, ideiarik edota proposamenik izanez gero, bota!