Skip to main content

Otsailaren 9an, Amaia Antzokian, “Üda Batez” Zuberoako balet garaikidea eskainiko dA.

Ikuskizuna Kompany Beritza kultur elkarteak sortu du, Zuberoako dantza eskoletako 25 dantzarirekin, eta Hego Euskal Herrian egingo duten emanaldi bakarra da Arrasatekoa.  Pribilejio hutsa, beraz, eskainiko digutena.

Kompany Beritza elkartearen helburuetako bat Zuberoaren eta, oro har, Euskal Herriaren sustapenean laguntzea izanik, ikuskizunarekin jasotzen duten diruaren zati bat Zuberoako euskalgintzara bideratuko du.

Arrasateko eta Zuberoko euskaltzaleek aspalditik daukaten hartu-emanari esker sortu zaigu ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera. Jarrai dezagun, bada, Hego-Ipar zubiak eraikitzen, euskaratik eta elkartasunetik.

Portaloi Taldea, Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeak eta Geike osatzen dugun erakundeak