Datorren larunbatean, otsailak 2, Musakola auzoan Ludoteka ibiltaria jarriko du martxan Txatxilipurdi Elkarteak.
Ludotekarik ez dagoen auzo honetan , 4 larunbat goizetan ludotekaz gozatzeko aukera egongo da.
Aurreko urteetako ordutegiarekin alderatuz, aurten aldaketa txiki bat egin dugu. Ordu erdi atzeratu dugu ordutegia nahiko lo eginda eta aktibo gerturatu daitezen. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo gara beraz, elkargunea Musakolako gazte txoko ataria izango delarik.
3-12 urte bitarteko haur, gazte eta hauen guraso edo arduradunek parte hartzeko aukera izango dute. Adin tarteari egokitutako auzotar edo auzotik kanpokoak diren guztiak gonbidatuta daude.
Gerturatzen direnen artean adostuko dute goiz bakoitzeko egitaraua edo egin beharreko ekintzak zeintzuk izango diren, beraz ondo pasatuko dutela ziurtatua dago.
Bi hezitzaile aditu egongo dira bidelagun eta baliabideak eskaintzen.
Animatu otsaileko larunbat goizetan Ludoteka ibiltarian parte hartzera!
Goiza ondo pasatzeko egitasmo bikaina da!