Pasa den larunbatean, abenduak 15, aurtengo jostailu trukeari amaiera eman genion.
Urtero bezala arrakasta izan du egitasmoak eta jostailu ugari jaso dira, 98 guztira.
Egunean bertan jostailuak ekarri zituztenek beste 34 eraman zituzten trukean etxera guzti hauetatik aukeratuak.
Bestalde, azken ordu laurdenean soberan gelditutako jostailuak hartzeko aukera eskaini genien herritarrei hauei ere berrerabilpena eman nahian.
49 jostailu banatu genituelarik guztira.
Truke egun honetan,beste mahai bat jarri genuen euskal katalogo eta jostailuen zerrendak eskura zitzaten nahi izanez gero bertaratuek.
Mahai berean, Txatxilipurdik berrerabilpena eta euskara bultzatu nahian, aurrez eskaintzen zuen egitasmo bateko euskarazko ordenagailuzko joko eta pelikulak jarri zituen, gerturatzen ziren orok hauetako bat etxera eraman zezakeelarik.
Aurreko urteetan egin izan dugun bezala, aurten ere jostailuak sortzeko tailerra jarri genuen norberak bere jostailua sortu eta etxera eraman edo nahi duen horri oparitu ahal izateko.
11:00-13:00ak bitartean jendea hurbildu zen eta goiz ederra pasa genuen beste egitasmo batzuek ere tarteko zirelarik Bitterin plazan.