Aste honetan, larunbatean izango den Jostailu Truke Merkatuan parte hartu ahal izateko, jostailuak bilduko ditugu.
Hiru egun eta gune daude aukeran etxean erabili gabe dituzuen jostailuak bilguneetara eramateko, gogoratu azken egunak direla. Hauen truke txartelak emango dizkizuete bertan egongo diren hezitzaileek eta abenduak 15ean, aurrez esan bezala, beste jostailu bat hartzeko aukera izango duzue.
Bihar hasita hiru egunetan jasoko dituzte hezitzaileek jostailuak:
-Abenduak 11n Santamarinako ludotekan
-Abenduak 12an Arimazuri plazan
-Abenduak 13an Sebero/Biteri plazan.
Dakizuen bezala jostailuak egoera onean eta osorik egon behar dira. Jarrera sexista dutenak edo indarkeriaren aldekoak ez dira onartuko eta guztiek balio berdina izango dute.
Larunbatean, Jostailu ezberdinak jaso nahi izanez gero, aipatutako hiru egun horietako gunera ekarri beharko dituzue etxean dituzuenak arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara bitartean.
Abenduak 15ean, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, Biteri plazan bakoitzak aurrez lortutako txartelekin, jasotako jostailu guztien artean gustukoena hartzeko aukera izango du.
Gune berean, jostailuak sortzeko tailerra egongo da, eta nahi duen orok bertan eginiko jostailuak momentuan elkarrekin trukatu ahal izango ditu.
Azken ordu laurdenean (12:45) soberan dauden jostailuak (baldin badaude) berrerabiliko dutenen artean banatuko ditugu.