Txatxilipurdi elkartean aniztasunaren trataera landuko duen hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Ludoteketan eta gaztetxokoetan aniztasunaren trataera lantzea lantaldeetan zein zerbitzuetan.
- Inklusioa bultzatzea eta beharrezkoa denean orientatzaile/aholkulari lanak burutzea.
- Lan hezitzaile eta euskalduna gauzatzea.
Beharrezkoa izango da:
- Goi Mailako Heziketa Zikloa Gizarte integrazioan, edo bestela Gradu ikasketak gaindituta Magisteritza Hezkuntza Berezian, Psikologian edo Psikopedagogian.
- EGA edo bere baliokide bat edukitzea. Titulurik ezean, langileak euskara menperatzen duela egiaztatu beharko du froga baten bitartez.
Kontutan hartuko da:
- Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.
- Begirale titulua izatea
- Arrasatearra izatea
- Antzeko lanean esperientzia
- Talde lanean lan egiteko gaitasuna
- Lanerako prestutasuna
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
- Herrigintzan izandako ibilbidea
- Gidabaimena izatea
Eskaintzen den lanaldia:
- Lanaldi erdia, astelehenetik ostiralera.
- Kontratuaren iraupena: urtebetekoa izango da luzatzeko aukerarekin.
Aukeraketa prozedura:
- Lan eskaintza deialdia: azaroak 19, astelehena.
- Aurkezteko epea: azaroak 25, igandea.
- Aurkeztu beharrekoa:
- Curriculuma (haurrak@txatxilipurdi.com)
- Elkarrizketak: azaroak 27, asteartea.
- Lanean hastea: abenduan
- Trasbaserako eta egokitzapenerako tartea egongo da aurrez egon den hezitzailearekin batera.
Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Leire edo Itsasorengatik galdetu.