Skip to main content

Elorrioko Gaztegunean lan egiteko hiru hezitzaile lanpostu bete behar dira epe laburrean.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu.
  • Gazteguneko dinamika kudeatu.

Beharrezkoa izango da:

  • Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da.
  • EGA edo bere baliokide bat edukitzea.
  • Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.

Kontutan hartuko da:

  • Begirale titulua izatea
  • Elorriokoa izatea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ordukako lanaldia
    • Esku hartze ez zuzena: astean zehar koordinazio bilera bat
    • Esku hartze zuzena: ostiral, larunbat eta igandean (17:00-20:30)
  • Kontratuaren iraupena: azarotik ekainera arte

Aukeraketa prozedura:

  • Lan eskaintza deialdia: urriak 30, asteartea.
  • Aurkezteko epea: azaroak  7, asteazkena.
  • Aurkeztu beharrekoa:
    • Curriculuma (gazteak@txatxilipurdi.com)
  • Elkarrizketak: azaroaren 8 eta 9an.
  • Lanean hastea: azaroa erdialdean

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora.