5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta.
Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili. 2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatzera iritsi dira.
Beheko bideoan ikus daitekeenez, urteotan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratu diren 800.000 euroei zuku handia atera zaie, baina guztion artean herri honi egin diogun ekarpena ezin da eurotan neurtu. Euskal herriak eta herritarrak elkarrengana hurbiltzeko ahala, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko indar batuketa edo auzolanak ematen duen bizipoza ezin baitira zenbatu.
Hala ere, orain artekoa bidearen hasiera baino ez da izan. Egin duguna baino askoz gehiago dugu egiteko eta lortu duguna baino askoz gehiago lortzeko. Jarrai dezagun euskararentzat dirua zenbatzen eta herriarentzat ekarpen kontaezinak pilatzen!
Urtero bezala Txatxilipurdin ere martxan jarri dugu Errigorako kanpaina eta saskiak eskatu eta jasotzeko aukera izango dugu. Bulegora hurbildu, deitu edota email bat bidali idazkaritza@txatxilipurdi.com-era zure eskaria egiteko.
Aurten ere bi aukera daude:
Eskatu saski beltza ala zuria (edo biak) eta eman Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari %25
Eskariak egiteko epea AZAROAK 14 arte
Salneurria 50 euro