Astialdi Hezitzaileari buruzko Nazioarteko I. Kongresua:Inklusioan aurrera eginez, 2018ko urriaren 19an eta 20an burutu zen Barakaldon. Bertan izan zen Txatxilipurdiko ordezkaritza bat ere.
Kongresuan Euskal Herrian eta nazioartean aisialdi hezitzailean lanean dabiltzan talde eta esperientzia ugari ezagutzeko aukera izan genuen. Oso izaera ezberdineko eragileak izan arren baditugu komunean helburu eta printzipioak. Aisialdi hezitzailea balorean jartzearen eta errekonozimenduaren beharra nabarmendu zen Barakaldon, baita saretzeren eta izaera komunitarioaren garrantzia ere